Zein da jaietako egunik onena?
Niretzat egunik onena abuztuaren 15a da, dudarik gabe. Hau esaten dut egun horretan Amurrioko jendea ateratzen garelako bakarrik, Eskauteko txosnan elkartzen gara guztiok eta oso giro familiarra sortzen da.
Egitarauko zer ekintzetarako zaude gogotsuen?
Txupinazoa izan da betidanik jaietako nire momenturik gogokoena. Txikitatik denok itxaron dugu egun hori, gure kuadrillarekin plazara joateko eta Iguarrakoa balkoira noiz iritsiko zain egoteko; gaseosaren, irinaren, ardoaren... jaia has dadin.
Zergatik erabaki zenuen Txabolakoak kuadrillan sartzea?
Nire kuadrillan sartu nintzen betiko lagun batek esan zidalako bere anaiaren kuadrillan pentsatzen ari zirela herriko gazteentzako kuadrilla berri bat sortzea, eta pentsatu gabe gure izena emateko esan nion.
Zeri buruzkoa izango da aurten zuen karroza?
Gure aurtengo karroza Gabarra bat izango da. Ez dut uste azalpenik behar duenik gaiaren hautaketak.
Zein uste duzu izango dela txosnetan gehien entzungo den abestia?
Ez dakit, baina bihotzez espero dut La potra salvaje ez izatea.
Zerk egiten ditu Amurrioko jaiak berezi?
Gure jendeak egiten ditu berezi.