EGITARAU OSOA

Amurrioko jaietako egitarau osoa, hemen ikusgai

Erredakzioa 2024ko abu. 8a, 10:25

Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du txupinazoa. / Aiaraldea.eus

Iguarrakoa abuztuaren 12an jaitsiko bada ere, larunbat honetan abiatuko dituzte jaiak Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatutako ekintzekin. 

Ate joka daude Amurrioko jaiak, eta urtero bezala ekintza mordoaz gozatu ahalko dute adin guztietako amurrioarrek. Badaude urtero-urtero errepikatzen diren ekintzak, herritarrek gogoz eta ilusioz espero dituzten horietakoak: karrozen desfilea, herri bazkariak, kalejirak... Bestalde, goitibehera jaitsiera egingo da aurten, urte askoren ostean, eta ikusmin handia piztu du ekintzak, batez ere gazteenen artean. 

Eraso matxisten aurkako protolokoa 

Urteak daramatza Mugimendu Feminista erasoen aurkako protokoloa izaten jaietan. Aurten, Udalari inplikazio handiagoa eskatu zion Emakumeon* Sareak, eta hortaz, tokiko erakundeak hainbat eragilerekin batera, hala nola txosnekin, jaietako kuadrillekin, Emakumeon* Sarearekin eta Mugimendu Feministarekin batera osatu du protokoloa. Hainbat ekimenen artean, aurten ere 24 orduz arreta eskaintzen duen telefono zenbakia egongo da eskuragarri: 666 167 220. 

Jaien jarraipen berezia 

Urtero bezala, Aiaraldea Komunikabideak jaien jarraipen berezia egingo du, eta eguneroko edukiak plazaratuko ditu. Gainera, txupinazoaren zuzeneko emisioa ere emitituko du Udaletxeko balkoitik, YouTube eta Instagram bidez.  

Hemen ikusi daiteke iazko jaien laburpena:

 

EGITARAU OSOA

Abuztuak 10, larunbata 

11:00 // Paella lehiaketaren hasiera. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
11:30 // Amurrio Herri Eskupilota. Txapelketaren finala. Udal pilotalekuan, Pelotazale Klubak antolatuta 
14:30 // Bazkaria eta paella lehiaketaren sari banaketa. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
15:30 // Andoni Ollokiegi. Parkeko pinuetan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
18:00 // Zazpizar erromeria Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
19:00-22:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearen eskutik 
22:00 // Eskupilota profesionaleko partidak. Udal pilotalekuan, Larrazabal-Eskiroz Urrutikoetxea-Aranguren aurka. Pelotazale Klubak antolatuta (Sarrerak salgai Fronton Tabernan) 
23:00 // DJ Truetox Ta Kitto! Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 

Prezio berezia parkean kokatu diren barraketan: 1,5 €/bidaia 

Abuztuak 11, igandea 

09:30 // XIII. Marmitako Lehiaketa. Juan Urrutia plazan, Su-gozotan elkarte gastronomikoak antolatuta 
12:00 // Musika animazioa 
13:00 // Marmitako lehiaketako kazolen aurkezpena 
14:00 // Marmitako lehiaketaren sari-banaketa 
17:00 // Haurrentzako ur-jolasak. Udako igerilekuetan 
18:00 // Futbol partida. Jose Negrete Trofeoaren 8. edizioa. Barakaldo eta Gernikaren arteko norgehiagoka. Basarteko udal-zelaian, Amurrio Klubak antolatua. Sarrera dohainik 
21:30 // Zinema kalean: El Carné. Udako igerilekuetan. Kalean ikusteko egindako pelikula arabarra da, publiko guztientzako komedia 

Abuztuak 12, astelehena 

12:30 // Kuadrillen aurkezpena. Euskotarrak, Dantza Lagunak, Trot-Art, El Boli, Herriarenak eta Txabolakoak kuadrillen eskutik 
13:30 // Poteo musikala Orkestra elektrotxarangarekin. Frontoi kalean hasiko da 
18:00 // Pregoiaren irakurketa. Raisa Alavaren eskutik, udaletxeko aretoan 
18:30 // Kuadrillen ordezkarien aurkezpena. Udaletxean 
19:00 // Txupinazoa eta Iguarrakoaren jaitsiera. Jarraian, kuadrillen kalejira  Battuere batukadarekin eta Mariaka eta Marigabon erraldoiekin 
19:00-22:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearekin 
21:00-23:00 // Etxebarria aita-seme trikitilariak. Eskauten txosnan 
21:30 // Streetlight, Oxabi erromeria eta DJ Varro. Juan Urrutia plazan. Txosna solidarioa egongo da, Hodeilargi ekimenaren alde dirua biltzeko 
23:00 // Dardara eta Aiaraldeko soinu sistemak. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
23:00-01:00 // Ikusgune LGTBIQA+ postua 

Abuztuak 13, asteartea 

10:00-14:00 // Amurrioko haurren zupakiak jasoko dira Iguarrakori emateko Udaletxearen sarreran 
11:30-13:30 // Betijai fanfarrea. Bereziki adinekoei eskainitako kalejira 
11:00-14:00 // Haurrentzako parkea. Parkean 
11:00 // Hiribilduko pertsona zaharrenari makila ematea. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Jarraian, trikitixarekin paseoa elizaraino 
11:00 // Xake partidak. Aldiberekoak zein haurrentzakoak. Parkean, Amurrioko Xake Taldearen eskutik 
11:30 // Meza. Santa Maria parrokian Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin. Meza bukatzean, udalbatzak San Anton de Armuru egoitza bisitatuko du 
12:00 // Buruhandien irteera 
12:30 // Adinekoentzako mokadua eta musika-animazioa. Juan Urrutia plazan, Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik  
13:30 // Apar festa . Guk eskulturaren ondoan 
14:00 // Haurrentzako bazkaria. Udal-parkean, Amurrioko Eskaut Taldearen eta Aurreraka taldearen laguntzarekin 
14:00 // Adinekoentzako senidetasun bazkaria. Udal-pilotalekuan 
16:00-20:00 // Iguarrakori bisitak. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan 
16:00-18:00 // Kalaka jokoak. Parkean 
16:30 // Gora bihotzak! Ikuskizuna. Parkean, Eidabe taldearen eskutik 
18:00 // Buruhandi irteera 
19:00 // Ipurbeltz familia-ikuskizuna. Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan, Ameztu Antzerkia taldearen eskutik 
19:00-22:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearekin 
20:00 // Ellas bailan solas antzerkia. San Anton plazan, Pikor Teatroren eskutik 
21:00-00:00 // Amurrio Harroren informazio postua. Larrinagako oinezkoen gunean 
22:00 // Zezensuzkoa. Elexondo kalean, udaletxearen parean 
22:30 // Kontzertuak: Sembrando Kaos, Etxepe, Biziraun erromeria eta DJ Desi ta Presi. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
22:30 // En Esenzia orkestra. Juan Urrutia plazan 

Abuztuak 14, asteazkena 

10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa. Juan Urrutia Plazan 
11:00-14:00 // Haur parkea . Parkean 
12:00 // Kalejira. Amurrioko Txistuzaleak elkartearen eskutik 
12:30 // Musika-animazioa trikitixarekin 
13:00 // Triki-poteoa kuadrillekin. Kioskotik abiatuta 
13:30 // Perretxiko-dastaketa Larrinagako oinezkoen gunean, Arriola Mikologia. Elkartearen eskutik 
13:30 // Apar-festa. Guk eskulturaren ondoan 
15:00 // Kuadrillentzako bazkaria Udal-pilotalekuan 
17:00 // Amurrioko goitiberen jaitsiera: Euskal Inertzia Kopa . Irteera Aresketa Ikastolan. Izena emateko: euskalkopa.com/amurrio 
19:00 // Eskaintza Andre Mariaren Jasokundeari. Santa Maria parrokian 
19:00 // Futbol partida. Bilbao Athletic-Deportivo Alaves B, Basarteko udal-zelaian, Amurrio Klubak antolatua. Sarrera dohainik 
20:00 // Odoloste-jana . San Anton plazan. Prezioa: 1,50 euro 
20:00 // Kolpez blai batukada. San Anton plazaren inguruan 
21:00-00:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearen eskutik 
22:00 // Puro Relajo. Juan Urrutia plazan. Txosna solidarioa egongo da, Hodeilargi ekimenaren alde dirua biltzeko 
22:00 // Jotake erromeria. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
00:00 // ETSren kontzertua. Juan Urrutia plazan 
02:00 // DJ Blessive. Parkean 

Abuztuak 15, osteguna 

10:00 // Kanpai-iraulketa eta suziri-jaurtiketa. Txirrindularitzako Sari Nagusia, Aiarako LXIX. Zirkuitua. Elite eta Sub 23 kategorietan, Arabako Txapelketa eta Daniel Albizua memoriala 
10:30 // Dianak trikitiarekin 
10:45 // Kalejira parrokiara 
11:00 // Meza nagusia eta ohorezko aurreskua. Santa Maria parrokian 
12:30 // Kalejira erraldoiekin. Zenbait udalerritako erraldoien topaketa 
12:30 // Harrera agintariei eta jaietako laguntzaileei Udaletxean 
12:30 // Errepresaliatuen aldeko elkarretaratzea. Juan Urrutia plazan 
12:30 // Herri kirolak. San Anton plazan 
13:30 // Txirrindularitzako sari nagusiaren sari-banaketa 
19:00 // Babiora igoera oxigeno gabe haurrentzat. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
19:00-22:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearen eskutik 
19:30 // Euskal dantzen emanaldia. Juan Urrutia plazan,  Aiara Dantza Taldearen eskutik 
21:00-23:00 // Dantza plaza Patxi Perezekin. Juan Urrutia lazan 
21:00 // Babiora igoera oxigeno gabe helduentzat. Parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta 
23:00 // Gurera dantza bertikal ikuskizuna. Udal-pilotalekuan, Harrobi Dantza Taldearen eskutik 
23:30 // Erromeria Beranduegi taldearekin. Juan Urrutia plazan 
02:30 // DJak. Eliza-eremuan, Eskaut Taldearen eskutik 

Abuztuak 16, ostirala 

08:30-15:00 // Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko. Irteerak ordu erdiro Aldaiko biribilgunetik 
10:00 // Santuaren igoera San Roke ermitara. Santa Maria parrokiatik, Santa Vera Cruz kofradiak antolatua 
10:30 // San Roke 2024 ganadu erakusketa 
11:00 // Musika-animazioa trikitiarekin. San Rokeko zelaian 
11:30 // Meza nagusia. San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin 
12:30 // Aurresku eta Joten LVIII. Lehiaketa . Aiara Dantza Taldeak antolatuta 
19:00-22:00 // Indarkeria matxistarik gabeko gunea. Larrinagako oinezkoen gunean, Samurrak Aniztasuna elkartearen eskutik 
20:00 // Dale Ramon! kale antzerkia. Trapu Zaharraken eskutik, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan 
21:00 // Mi Gran Noche taldearen kontzertua. Juan Urrutia plazan, 1960 eta 1970eko hamarkadako abestien bertsioak 
22:15 // Karrozen desfilea. Elizako biribilgunetik Aldai kaleko biribilgunera 
23:30 // Erromeria Akerbeltz taldearekin. Juan Urrutia plazan 
01:30 // Karroza lehiaketaren sari-banaketa eta DJ Markelin. Juan Urrutia plazan 

Abuztuak 17, larunbata 

10:00-15:30 / 17:00-19:30 // Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko Irteerak ordu erdiro Aldaiko biribilgunetik 
09:00 // III. Sukalki Lehiaketa eta XXIII. Patata-tortilla Lehiaketako izen-ematea San Roken, Mendiko Lagunak-ek antolatuta 
11:30 // Landako meza. San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin 
12:30 // Patata-tortillen aurkezpena 
12:30 // Ile-mozketa tradizionalaren erakustaldia. San Roken 
13:15 // Sukalki kazolen aurkezpena 
14:00 // Sukalki eta patata-tortilla lehiaketetako sari-banaketa 
14:30 // Senidetasun bazkaria San Roken. Txartelek 1,5 € balioko dute, eta abuztuaren 1etik 14ra bitartean erosi ahal izango dira Turismo Bulegoan 
16:00 // Erromeria Ganekorekin. San Rokeko zelaietan 
17:00 // Enduro erakustaldi-lehiaketa.Bañuetaibarko zelaian 
20:00 // Haureskolari kale-antzerkia.Tio Teronen Semeak taldearena, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan 
22:00 // Ikuskizuna: Albina Stardust & Divina Comedia.Juan Urrutia plazan 
00:00 // Iguarrakoaren agurra 
Juan Urrutia plazan 
00:30 // Erromeria Kresala taldearekin  
Juan Urrutia plazan 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide