
San Joan gauean egin ohi dute Akelarrea, baina aurten, euria zela eta, bertan behera geratu zen, eta jaien atarira atzeratu. Suaren inguruan dantzazeaz gain, indarkeria pairatutako emakumeen testigantzak ere eraman zituzten Amurrioko parkera. Ildo horretan, jaietan inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta autodefentsa feministarako deia egin zuten.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin eta Chris Gomez Dominguez