
600 lagun baino gehiago bildu dira Amurrioko parkeko gerizpetan Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatutako paella txapelketan parte hartzeko. Guztira 68 paella aurkeztu dituzte, eta Mendiko Lagunak taldeak egindakoa izan da irabazlea.
Egitaraua egun osoan zehar luzatuko da, eta gauean Truetox Ta Kitto! DJek hartuko dute oholtza, larunbatari giro ederrean amaiera emateko.
Argazkiak: Maider Ramirez Martin