40ºC markatzen zituen eguerdirako termometroak Juan Urrutia plazan, eta, hala ere, marmitako lapikoei azken ukituak ematen ari zitzaizkien Su-Gozotan elkarteak antolatutako txapelketako parte hartzaileek.
Txapelketaz gain, elkarte antolatzaileak marmitako dastatzea eskaini du, doan, bertaratu diren amurrioarrentzat. Zozketa ere egin dute, eta hegaluze bat eta Abiaga jatetxean bi pertsonentzako dastatzeko menua banatu dituzte.
Ordu biak aldera banatu dituzte sariak, eta honako hauek izan dira irabazleak:
- 1. saria: Beti Gazte taldeak 200€ eta Barañano patxaran botila bat irabazi ditu.
- 2. saria: Egilarratxu taldeak 150€ eta Barañano patxaran botila bat irabazi ditu.
- 3. saria: Los Carrozas taldeak 100€ eta Barañano patxaran botila bat irabazi ditu.
- 4. saria: Gorobel taldeak 75€ eta Barañano patxaran botila bat irabazi ditu.
- 5. saria: Erlantzek eta aitak 50€ eta Barañano patxaran botila bat irabazi dituzte.
Sari berezi bat ere banatu dute, parte hartzaile gazteenari. Erlantz Cabrerak irabazi du Frontoi tabernan hiru pertsonentzako afaria.