
Raisa Alavak piztu du jaiei hasiera eman dion suziria, kuadrilletako ordezkariez inguratuta. Lehenago, baina, jaietako pregoia irakurri du udalbatza-aretoan, eta gaztaroko pasadizoak gogoratzeaz gain, jai zoriontsuak opatu dizkie amurrioarrei.
Girorik biziena, ordea, plazan egon da, han bildu baitira kuadrilletako kideak eta adin guztietako herritarrak. Abesten, jauzika eta gaseosa botilak aireratzen igaro dute Iguarrakoaren bidaiak iraun duen tartea.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres eta Maider Ramirez Martin