XIV. Euskal Herria Kopa jokatzen ari da, eta abuztuaren 17an, larunbatean, “A” mailako lehen kanporaketa egingo da Amurrion. Alaves eta Osasunaren neska taldeak arituko dira Basarten 18:00etan.
Hiru mailetan antolatu da aurtengo norgehiagoka, lehiaketa orekatua izan dadin eta ahalik eta talde gehien parte hartu ahal izan dezaten.
12 klubetako 19 talde arituko dira guztira. Alde batetik, Añorga, Arratia, Bilbao Artizarrak, Oiartzun, Mulier, Oberena eta Berriozar taldeak egongo dira. Bestetik, Athletic, Reala, Eibar, Bizkerre eta Alaves klubetako lehen, bigarren eta hirugarren taldeak ere izango dira ‘A’, ‘B’ zein ‘C’ mailetan.
Abuztuan jokatuko dira sailkapen partida guztiak eta abuztuaren 31n eta irailaren 1ean izango dira 3/4 postuetarako norgehiagokak zein finalak.