
XIV. Euskal Herria Koparen partiduetako bat jokatu zen atzo arratsaldean Amurrion, Alaves eta Osasunaren "A" mailako nesken taldeenak, hain zuzen. Arratsaldeko seietan hasi zen norgehiagoka Basarteko zelaian, eta talde nafarra gailendu zen, markagailua 0-2 utzita.
Modu horretan, finaledietara igaro dira Osasunako jokalariak, eta Athleticen aurka izango dute hurrengo partida. Bertan ebatziko da nor iritsiko den irailaren 1ean jokatuko den finalera.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez