
Goizeko hamarretan eman zioten hasiera jaiari, txupinazoren ondotik. Ondoren, meza egin zen hilerriko kaperan, eta goizean zehar umeentzako puzgarriak eta patata tortilla txapelketa ere egon ziren.
Arratsaldean, berriz, txokolatadaz, umeentzako ekintzez eta igel joko txapelketaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.
Eguna ondo agurtzeko, iluntzean jaia egon zen Ganeko taldearekin.