Abuztuaren 6tik 10era arte ospatuko dituzte Baranbioko jaiak

Maider Ramirez Martin 2024ko ira. 4a, 10:28

Iazko Baranbioko jaien irudi bat. / Eider Bernaola

Musikaz, gastronomia txapelketez, kirolaz eta haurrentzako ekintzez gozatzeko aukera egongo da lau egunetan zehar.  

Dagoeneko irailean sartuta gauden arren, eskualdeko jaiek ez dute etenik. Datorren asteburuan helduko da Baranbiokoen txanda. Ostiralean abiatuko dira, eta txupinazoa 19:00tan jaurtiko badute ere, bazkalordutik aurrera hasiko da egitaraua, jubilatuen bazkariarekin eta ondorengo briska eta mus txapelketekin. Txupinazoaren ostean, berriz, odolosteak egongo dira (euro batean), eta Gauargi erromeriak jarriko du musika.  

Larunbatean Garrastatxura mugituko da festa eta egun osoko egitarauarekin ospatuko dute: goizean txirrindularitza lasterketa eta paella txapelketa izango dira nagusi. Arratsaldearekin ondo hasteko, bingo musikatua egingo dute, eta 20:00etan pilota partidak egongo dira. Parrillada egongo da afaltzeko eta Belgorri, Gautegun erromeria eta DJa arduratuko dira gaua ixteaz. 

Asteburuari amaiera emateko, meza egongo da igandean Garrastatxun. Ondoren, paella txapelketa egingo da, eta umeentzako jolasak egongo dira arratsaldean.  

Asteleheneko atsedenaldia eta gero, asteartean emango diete amaiera jaiei Baranbion, eta meza, pintxopotea eta txistulariak egongo dira eguerdi aldera. 

EGITARAU OSOA

Irailak 6, ostirala 

14:00 // Erretiratuen bazkaria
17:00 // Briska txapelketa 
19:00 // Pregoia, txupinazoa eta kanpai-hotsa
19:30 // Odolki dastatzea (1€) 
20:30 // Gauargi erromeria 

Irailak 7, larunbata (Garrastatxun) 

10:00 // Elite eta Sub23 txirrindularitza lasterketa. Lehendakari torneoa, Arabako txapelketa. Helmuga Garrastatxun 
11:30 // Paella txapelketaren izen ematea
12:30 // Trikitixa 
13:30 // Txirrindularitza lasterketaren sari banaketa Garrastatxun 
14:15 // Paellen aurkezpena 
14:45 // Paellen sari banaketa 
17:00 // Bingo musikatua 
20:00 // Pilota partida. Benjaminen kategoria, Baranbioko frontoian 
20:30 // Parrilladarako tiketen salmenta 
21:30 // Parrillada Baranbion 
21:30 // Belgorri taldearen kontzertua 
23:00 // Gautegun erromeria  
02:30 // DJa 

Irailak 8, igandea (Garrastatxun) 

12:00 // Meza 
12:30 // Tortilla txapelketan izen ematea 
14:00 // Tortillen aurkezpena eta sari banaketa 
17:00 // Haurrentzako ekintzak 

Irailak 10, asteartea (Garrastatxun) 

12:00 // Meza 
13:00 // Pintxopotea 
13:00 // Txistulariak 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide