Amurrioko adingabe talde biren arteko talkak eraso fisikoarekin amaitu zuen astelehenean. Ertzaintzak adierazi duenez, hainbat adingabek osatutako bi taldek eztabaida abiatu zuten kirol pista baten erabileraren inguruan eta, horren ondorioz, gazte batek erasoa jasan zuen.
Hain zuzen, sudurra odoletan zuen nerabeak. Anbulantzia batek artatu zuen hasieran eta anbulatoriora jo zuen gero.
Ertzaintzak berak garrantzia kendu dio gertatutakoari, erantsita zauriak ez zirela larriak izan, eta azaldu du oraindik ez dutela inor atxilotu.
Erasotuaren senideak desados
Lesioak izan zuen familia erabateko desadostasuna adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari, bereziki, Ertzaintzaren bertsioarekin. Senideek adierazi dute erasoa gauzatu zuena ez zela adingabea, nahiz eta adingabeak egon bere taldean.
Halaber, azpimarratu dute zauriak ez zirela hain arinak izan, eta ubeldurak zituela gorputz osoan.
Azkenik, amorrua erakutsi dute Ertzaintzaren jarrerarekin, garrantzia kendu diolako gertatutakoari.