
Asteazkenezko gauerdian erailketa matxista gertatu zen Bilbon. 34 urteko gizon batek bere bikotea hil zuen labankadaz, Santutxu eta Atxuri auzoen artean. 31 urte zituen emakumezkoak eta Perukoa zen jatorriz. Ertzaintzak adierazi du hiltzaileak arazo psikiatrikoak dituela eta ospitalera eraman zuten. Atzo, aldiz, bere espetxeratzea agindu zuen epaileak.
Berez, aurten Euskal Herrian gertatu den hirugarren hilketa matxista izan da Bilbokoa. Dena den, hiru heriotz horiei gehitu behar zaie euskal emakume baten erailketa Panaman, uztailean.
Argazkiak: Amurrioko Emakumeon* Sarea