Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) 'Gazte Plazan' izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du hirugarren urtez, Trantsizio Soziala eta 2030 Agenda Idazkaritzarekin, Gazteria Zuzendaritzarekin eta EAEko lau herrietako udalekin batera. Urriaren 9tik 14ra bitartean Amurrioko Juan Urrutia plazan egongo da ikusgai.
Karpa egunero egongo da zabalik 12:00etatik 19:00etara. Egunean zehar, Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) jorratzen diren gaiak lantzeko ihes gela, bisita gidatuak, tailerrak eta hitzaldiak egingo dira.
2023 Agendaren baitan kokatzen da proiektua. Hain zuzen, ekimen hori gazteei ezagutaraztea du helburu egitasmoak. GJHei dagozkien azalpenak biltzen dituen karpa bisitatzeaz gain, horietako batzuen inguruan sakontzeko aukera egongo da, hainbat jardueren bidez.
Hain zuzen, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea den Iratxe Uriartek adierazi du proiektu honen helburua dela 2030 Agendaren ezagutza gazteen artean sustatzea. Bestalde, karpara hurbiltzeko deia egin die gazteei, eta eskerrak eman dizkie proiektu hau posible egin duten pertsona guztiei.