
Gaurko Artzain Egunak, ohitura jarraiki, lau abeltzain omendu ditu: Felix Etxezarreta, Mila Iturriaga, Jose Miguel Iturrate eta Vitoriano Gotxi Olabezarra. Herrigunea hartu dute ekoizle zein animaliek, jendetza erakarrita.
Edonola ere, abeltzainek eurek izan dute protagonismo handia: otsoek hildako dozena erdi ardi eraman dituzte parkera, gertatutako azken erasoak salatzeko eta erakundeen esku-hartzea exijitzeko.