Pilotalekuak utzi ditu Koldo Iriartek, pilotari gisa behintzat. Atzo jokatu zuen bere azken partida Amurrioko Udal Pilotalekuan, senide, lagun eta herrikideen konpaina beroarekin.
1988an ekin zion Iriartek bere kirolari ibilbideari, bost urte zituela. Hiru hamarkada baino gehiago igaro ditu pilotalekuz pilotaleku lehian. Hainbat txapela jantzi ditu, eta "pozik" erretiratzen dela aitortu dio Aiaraldea Komunikabideari. Pasioz beteriko kirol ibilbideari pasioz beteta esan zion agur atzo Iriartek. Ehunka lagun batu ziren Amurrioko pilotalekuan, eta Mikel Goñik berak ere ez zion hutsik egin nahi izan hitzorduari.
⚾️ Amurrioko frontoia jendez bete da Koldo Iriarteren agurrean
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) September 28, 2024
Ikusi elkarrizketa hemen 👉 https://t.co/FaWnDJMVJJ pic.twitter.com/oq8y7H7Ywg
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte