
Minbiziaren Aurkako Martxa egin zuten atzo goizean Amurrion. Ehunka lagun bildu ziren goizeko hamarretan Juan Urrutia plazan, eta bertatik abiatu zuten zazpi kilometroko ibilbidea.
Aurretik, baina, hitza hartu zuten Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteko kideek, euren jarduna azaltzeko. Nabarmendu zuten elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak direla doakoak, eta interesa duen orok eskatu dezakeela hitzordua 900 100 036 telefonoan edo alava@contrelcancer.es helbide elektronikoan. Horrez gain, iragarri dute elkarteko profesionalek arreta zuzena eskainiko dute astelehenero Kultur etxean.
Argazkiak: Rosa Saez eta Txabi Alvarado