
Gancedo, Katibel, Kapritx, Hit, Modapiel eta Azules viste tu vida dendek Kilomarket egitasmoa abiatu dute gaur arropa kiloka saltzeko. Elexondo kaleko 9. zenbakian prestatu dute saltokia. Asmoa da amaitu den denboraldiko elementuak bideratzea.
Ekimenaren funtzionamendua erraza da; produktuak lau kategoriatan sailkatu dituzte, eta horietako bakoitzak kolore bat dauka. Bloke horiek etiketa bakoitzaren pegatinarekin identifikatuko dira. Etiketa gorria duten jantziek 20 euro balioko dute kiloko, eranskailu horia dutenek 30 euro kiloko, urdinak
40 euro kiloko, berdeak 50 euro kiloko eta beltzak 80 euro kiloko.
Ordutegiaren aldetik, gaur eta bihar zabalik egongo da 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara soilik. Izan Amurriok eta Udalak antolatu dute Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.