Amurrio gazte kirolariek apustuekiko duten menpekotasuna ikertuko dute

Txabi Alvarado Bañares 2024ko urr. 3a, 21:40

Amurrioko apustu etxea, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Udalerriko gazteen ludopatia sintomak ikertuko ditu Udalak, kirol elkarteekin elkarlanean.

Ikerketa bat abiatuko du Amurrioko Udaleko Gizarte Ekintza eta Osasun Sailak udalerriko gazteen artean ludopatia sintomak detektatzeko. Zehazki, kirolean aritzen diren gazteen kirol-apustuekin duten harremana izango dute aztergai, eta kirol elkarteekin elkarlanean arituko dira horretarako.

Programa bat garatuko du tokiko erakundeak, “kirol-apustuen erabilera desegokiaren ondoriozko arazoak ikertzeko, kontzientziatzeko eta murrizteko, bai eta mendekotasun horretatik edo beste batzuetatik babesteko tresnak garatzeko ere”. 

Udalak nabarmendu du geroz eta jende gazteagoak egiten dituela apustuak. “Adingabeen %20k baino gehiagok ezagutzen eta egin dituzte apustuak noizbait”, ohartarazi dute, eta nabarmendu dute arriskuak “esponentzialki areagotzen” direla online inguruetan. “Gazteak dira ahulenak eta ausazko jokoen nahasmenduaren eraginpean daudenak, garapen emozional eta kognitiboaren etapa betean daudelako”.

Kirola "arrisku faktore"

Horri lotuta, Udalak nabarmendu du ludopatiaren kasuan kirola egitea “arrisku-faktore” bilakatu daitekeela, jokalariek “kontrol-sentsazioa” dutelako eta bide asko dituztelako apustuak egiteko, “irabaztea erraza iruditzen baitzaie”.

Behin datuak bilduta, hainbat tailer eskainiko ditu Udalak, “kontzientziazioan eta murrizketan lan egiten jarraitzeko”. Izan ere, tokiko erakundearen hitzetan, “funtsezkoa” da “gazteek, haien senideek eta kirol-eragileek” informazioa jasotzea “ludopatía hautemateko moduari buruz”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide