
Chock Dee borroka kirol kluba zorionekoa da, Mouad Jalkha 17 urteko kirolariak garaipena lortu baitzuen asteburuan Madrilen. Urriaren 4an, 5ean eta 6an jokatu zen ISKA kickboxing txapelketa eta amurrioarra bere lehia guztietan irabazle izan zen. Are gehiago, finala KO teknikoz amaitu zuen.
Ibai Ruiz klubeko entrenatzaileak gaztea zoriondu du, Chock Deen sartu den azken borrokalaria baita, hain zuzen. Ruizen aburuz, gazte belaunaldiak indartsu hasi dira eta, horregatik, Anartz Dominguezen lana ere azpimarratu du.
Anartz Dominguezen borroka
Dominguez final laurdenetan kaleratu zuten, baina ez zuen txarto borrokatu. Ruizen aburuz, detaileengatik galdu zuen gazteak: "Erritmoa igotzen joan zen eta bukaeran atzera kontaketa egitea lortu zuen, baina ez zen nahikoa izan irabazteko".