
Amurrio Hiribilduko XXX. Judo Txapelketa egingo dute azaroaren 9an. Aurten bi zatitan banatuko dute zita: goizean III. Tagoya Kopa lehiatuko da talde mistoetan haur (2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak) eta kadete (2007, 2008 eta 2009) mailatan, eta arratsaldean haur mailako torneoa izango da (2011, 2012).
Antolatzaileek ohartarazi dute Tagoya koparako adina aurreko denboraldiari dagokiola, bere garaian ezin izan baitzen jokatu, eta haurren lehiaketarako adina, berriz, denboraldi honetakoari.
Izen-ematea esteka honen bidez egin behar da, baina haurren txapelketarako baino ez. Izan ere, Tagoya Koparako izen ematea Euskadiko Judo Federazioan egin beharra dago. Urriaren 31ra arteko izen-emateetan 10€ ordainduko dira, eta azaroaren 1etik azaroaren 7ra bitartekoetan, berriz, 20€. Data horretatik kanpo ez dute kirolari gehiagorik onartuko.