
Giro paregabea izan zuten atzo Amurrio Trail Taldeak antolatutako mendi ibilaldira batu ziren adin anitzeko emakumezkoek. 55 izan ziren guztira partaideak eta taldea sortu zuten aurrerago horrelako ekintzak prestatzeko.
Antolatzaileek adierazi dute hasierako aurreikuspenak gainditu dituztela, kanpoko herrietako jendea ere batu baitzen. Trail taldeko kideen ustez, urrats handia izan da eta taldea sortu dute emakumezkoek eurek kudeatzeko hurrengo hitzorduak.
Norbaitek talde horretan parte hartzeko interesa izanez gero, amurriotrail@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake.
Argazkiak: Amurrio Trail Taldea