
Aurten 50 urte beteko dituzte Aresketa Ikastolako lehen promozioko ikasleek. Hori ospatzeko, egun osoko festa prestatu dute larunbat honetarako. Egitarauak, baina, azken orduko aldaketak izango ditu kokapenari dagokionez. Izan ere, iragan asteko haizeteek ikastolako patioko karpa erautsi zuten. Hori dela eta, herrira mugituko dituzte bertan egingo zituzten jarduerak.
12:30ean jaurtiko dute festari hasiera emateko suziria, Ikastolan bertan. Herrira jaitsiko dira jarraian, kalejiran. Frontoian egingo dute ikasle ohien bazkaria, 15:00etan, eta toki berean egingo dituzte kontzertuak gero, Belgorri eta DJ Bullekin. Bi musika emanaldi horiek doako eta irekiak izango dira, eta herritar guztiei luzatu diete horietaz gozatzera gerturatzeko gonbita.