
Lezamako jaien egitaraua oraindik zabaldu ez duten arren, Amurrio Trail Taldeak jakinarazi du jadanik mendi ibilaldia antolatuko dutela berriro. 11,5 kilometrokoa edo 16 kilometrokoa egiteko aukera eskainiko dute, eta kasu bietan 4 euro balioko du parte hartzeak. Izen-ematea webgune honetan egin beharra dago.
Berez, mendizaleek Langari, Lekamaña, Cuetos, Aloria, Beratza, Askuren eta Garbika zeharkatuko dituzte eta gehienez lau ordu eta erdi izango dituzte horretarako. Abiapuntua herriko elizan egongo da 9:30ean ibilbide luzerako eta 10:00etan laburrerako.
Inskripzioa egiteko muga azaroaren 8a izango da, egunean bertan ez baitute onartuko izen-emate berririk.
Kirol ekimen hau ez da lehiakorra izango eta, zeharkaldian ezbeharrik gertatuz gero, parte-hartzaileek 699 238 171 telefono zenbakira deitu beharko dute. Inskripzioa egiteak ez du aseguru babesik emango. Hortaz, antolakuntzaren gomendioa da federatua egotea.