Gaur bilduko da Amurrioko Nagusien Kontseilua, egindako lanaren berri emateko eta proiektu berriak azaltzeko

Aitor Aspuru Saez 2024ko urr. 22a, 14:00

Nagusilan ekimenean parte hartzen duten lagunak.

18:00etan izango da bilera Nagusien Etxean eta jende gehiago proiektura batzeko asmoa ere badauka.

Pasa den astean haizetearen ostean deialdia bertan behera utzi eta gero, Amurrioko Nagusien Kontseiluak gaur egingo du batzarra 18:00etan Nagusien Etxean. Topaketaren helburua izango da egiten dutena jakinaraztea. "Ekimen ugari antolatzen ditugu eta nahi dugu jendeak jakitea. Batzuk oso garrantzitsuak dira. Adibidez, etxean eta bakardade egoeran daudenentzako jantokia, Nagusien Etxean eskaintzen dena eta zeinean hamabost bat lagunek parte hartzen duten", azaldu du Patri Aldamak.

Dena den, kontseilua irekita dago egoera anitzetan dauden herritarrei. "Sasoian daudenentzat ibilaldiak antolatzen ditugu, baita zineforumak ere. Nagusien egoitzan ere bingoak prestatzen ditugu. 25 lagun inguru gara eta guztiok ez dugu ekintza orotan parte hartzen", nabarmendu du Aldamak.

Kontseiluaren jarduera interesgarritzat jotzen dutenek badute aukera Udalera deitzeko eta Ane Izquierdorekin harremanetan jartzeko, bera baita idazkaria. Beraren bidez parte har daiteke jardueretan.

5 urteko ibilbidea

Nagusien Kontseiluaren kimua pentsiodunen asteleheneko kontzentrazioetan sortu zen. Hasieran, euren kabuz prestatu zituzten ekintzak, bidaiak, esaterako. Geroago, ofizialki eratu ziren eta duela bi urte tokiko erakundearen barruan ere lan egiten dute, Nagusilan bezalako ekimenetan.

Ekimenaren sustatzaileen ustez, oso positiboa da kontseiluaren eragina eta espero dute inguruko herriak (Laudio, kasu) kutsatzea eta eurena abiatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide