
Skate eta BMX zaleek hitzordu berezia izango dute bihar Amurrion, Egurre Jam jaialdiaren bigarren edizioa egingo baitute. Hasierako egitarauari batu zaio 10:00etatik 13:30ak arte antolatu duten roller freestyle proba.
Horrez gain, mantendu dituzte aurreikusita zituzten ekintzak:
- 15:00 // Paellada herrikoia (6€)
- 17:00 // Herriko gazteen erakustaldia
- 17:30 // Jam librea
- 18:00 // Profesionalen erakustaldia
- 18:30 // Aereo altuenaren txapelketa
- 19:25 // Trikimailu onenaren txapelketa
- 20:20 // Jam librea
- 21:00 // Kontzertua: Depeta sound eta Sabin
- 22:00 // Jaia eta iltze jolasa
Azpimarratu beharra dago erakustaldietan parte hartuko duten kirolariak ospe handikoak direla; Sergio Layos, Jabitxu de la Torre eta Ian Ponciano gazte bermeoarra, esaterako.
Andima Errazti antolatzaileek aipatu du eguraldi iragarpena ez dela txarra. Hain zuzen, Euskalmeten ez dute euririk aurreikusten eta euria eginez gero, lehortuko dute pista gero jaialdiarekin jarraitzeko.