Tubos Reunidos enpresako ESK-ko atal sindikalak oharra plazaratu du kritikatzeko enpresak iragarri diela indarrean dagoen enplegua erregulatzeko espedientea agortuko duela hilabete batzuk barru, nahiz eta urteko lehen sei hileko emaitzak positiboak izan.
Hain zuzen, konpainiak azaldu du bere irabazi garbia 40,6 milioi eurokoa izan dela, 172,7 milioi euroko negozio-zifra lortuta. Horrez gain, Tubos Reunidos taldeak zor bihurgarria eskuratu die bere erakunde hartzekodunei, 27,5 milioi euro ordainduta. Horrela, diru-sarrera finantzarioaren eta zor garbiaren 65,3 milioi euroko murrizketa eragin du. Guztira, 220,3 milioiraino murriztu du zorra horrela.
Hala eta guztiz ere, konpainiak adierazi du eskaeren sarreren aurreikuspenen ondorioz, enplegua erregulatzeko espedientea mantenduko duela ekoizpen arrazoiengatik abendura arte.
Hori jakinda, ESK oso kritiko agertu da. Alde batetik, sindikatuaren ustez, mozkinak dituzten enpresek ezingo luketeen enplegu espedienteak baliatzeko aukerarik izan behar. Eta hori mezu bat da konpainiarentzat zein erakunde publikoentzat.
Bestetik, Tubos Reunidoseko langile batzordearen jarrera ere salatu dute, zenbait berme lortu eta gero (soldatetan, espedienteak iraun bitartean) ez dutelako ez epaitegira jo, ezta mobilizaziok deitu ere.