
Aiara eta Frontoi kaleak oinezkoentzako lehentasunezkotzat jo ditu Udalak, eta muga berriak ezarri ditu ibilgailuen zirkulaziorako. Tokiko erakundeak kale horietan "oinezkoen mugikortasuna eta segurtasuna hobetzeko" hartu du neurria.
Aiara kalean, ibilgailuetarako sarbidea debekatuta dago, zamalanetarako gunera sartu behar duten ibilgailuentzat izan ezik, eta lanegunetan eta larunbatetan soilik, 8:00etatik 13:00etara.
Gainera, horretarako baimendutako gehienezko denbora 15 minutukoa da. Aldez aurretik baimendutako ibilgailuek ere bide horretatik zirkulatu ahal izango dute.
Bestalde, Frontoi kalean ere ibilgailuentzako sarbidea mugatuta dago, eta zamalanetarako soilik dago baimenduta lanegunetan, 8:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 8:00etatik 14:00etara.
Aiara kalean bezala, operazio horiek egiteko gehienezko denbora ordu laurdenekoa da. Era berean, zerbitzu publikoko ibilgailuei, bizikletei eta beharrezko baimena duten beste ibilgailu batzuei ere sartzen utziko diete.