
Plataforma digitaletan entzungai dago Izatefaltsuaren azken lana, Autosuntsipena izenekoa. Amurrioko metal talde beteranoak lau kanta bildu ditu EPan, denak euskarazko letrekin.
Grabaketa berri honekin, lau dira Izatefaltsuako kideek azken 16 urtetan plazaratutako lanak. 2008an kaleratu zuten Adi! diskoa, 2015an iritsi zen Zaratak agindu dezan! lana eta 2020an plazaratu zuten orain arteko azken albuma, Amorru bizia izenekoa. Abesti guztiak dituzte entzungai Bandcamp plataforman.
Kontzertuak ematea helburu
Lan berria plazaratuta, kontzertuak emateari ekin nahi diote taldeko kideek. Horretarako, eurekin harremanetan jartzeko gonbita luzatu diete musika areto eta bestelako espazioetako kideei, izatemundua@gmail.com helbidearen edo 605 736 977 telefonoaren bidez.