Arrakastatsua izan da oso Gorobel Ibilaldiaren azken edizioa. Asteburuko giro epelak eskualdeko mendietaz gozateko egun ederra utzi zien Amurrion elkartutako 1.200 mendizaleei. Hego-haizeak eta laino opilek are ikusgarriago egin zituzten eskualdeko paisaiak.
Oso balorazio positiboa egin dute Mendiko Lagunak taldeko kideek, eta eskerrak eman nahi izan dizkiete antolakuntzan lagundu duten boluntario guztiei. Aurreratu dutenez, lanean ari dira honezkero datorren urteko zita antolatzeko.
Fraideburu protagonista
Aurtengo edizioak bat egin du Gorobel mendilerroko Fraileburu mendira egindako lehenengo igoeraren mendeurrenarekin. Angel Sopeña alpinistak 1924ko martxoaren 16an eskalatu zuen haitz ezaguna lehenengo aldiz, Euskal Herriko lehenengo eskalada bidea sinatuz, euskal mendizaletasunaren historian mugarria ezarrita. Mendiko Lagunakeko kideek eskalada entzutetsu horren efemeridea ospatzea erabaki zuten. Hori dela eta, Gorobel Ibilaldiko bi ibilbide nagusiek fraide itxura duen haitza ezaguna inguratuko zuten.
Hemen ikus daitezke argazki guztiak.
Argazkiak: Endika Larrazabal