Urteroko zita ospatu zuen atzo Amurrio Txirrindulari Elkarteak. Kirolari gazteak eta denboraldi berrirako asmoak aurkeztu zituzten herritarren aurrean.
Koxka bat gora egin dute aurtengo Amurrio Antzokiko aurkezpenean. Amurrioko Musika Eskolako kideak gonbidatu zituzten, ekitaldiari soinu banda jartzeko. Publiko artean, aldiz, LIDL-Trek taldeko Aritz Arberas eta Euskadi Fundazioko Iñaki Isasi egon ziren, txirrindulari gazteei animoak eta aholkuak ematen.
Talde indartsua aurkeztu du Amurrio Txirrindulari Elkarteak, kirolak herrian bizi duen sasoi onaren erakusle. Gaur Lezamako ziklokrosean egon dira, txirrindularitzarekiko grina lokatz artean erakusten.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta Amurrio Txirrindulari Elkartea