Amurrioko Kuskua elkarteak Valentziaren aldeko ekitaldi solidarioa egingo du azaroaren 29an

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko aza. 15a, 13:09

Valentziara bideratuko dute material guztia. Argazkian, duela astebete Amurriotik bertara iritsitako beste dohaintza batzuen irudia. / Aiaraldea.eus

Ekitaldian herriko hainbat elkartek zein norbanakok parte hartuko dute, eta abestu, dantzatu, magia egin, instrumenturen bat jo, errezitatu, antzeztu... egin ahalko dute, bakoitzak nahi duena. Gainera, dohaintzak zuzenean eman ahal izango dira bertan jarriko dituzten itsulapiko batzuetan, eta txartelak ere erosi ahalko dira tonbola solidario batean.

Kuskua elkarte soziokulturalaren eskutik ekitaldi solidario bat egingo da azaroaren 29an Valentziako uholdeek kaltetutako pertsonentzat dirua biltzeko. Arratsaldeko zortzietan izango da zita Amurrioko San Jose parrokian. Bildutakoa Caritas Amurrioren bitartez iritsiko da Valentziara, erakunde hori izan baita ekitaldia egiteko lekua utzi duena.

Ekitaldian herriko hainbat elkarte zein norbanakok parte hartuko dute, eta abestu, dantzatu, magia egin, instrumenturen bat jo, errezitatu, antzeztu... egin ahalko dute, bakoitzak nahi duena.

Parrokiako sarrera doakoa izango da, eta dohaintzak bertan dauden itsulapiko batzuetan zuzenean aurkeztu ahal izango dira, edo, bestela, tonbola solidario batean txartelak erosita. Tonbola hori ere parrokian bertan egongo da, eta eskuragarri egongo da emanaldietan zehar.

Parte hartu nahi duenak bi modu ditu horretarako: ekitaldian zehar jardutea edo tonbola solidariorako dohaintza egitea (zerbait materiala edo zerbitzuren bat izan daiteke). Interesdunak Kuskua elkartearekin harremanetan jar daitezke sare sozialen bidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide