Aurten ere Porrotx eta Marimotots pailazoek ez dute kale egingo Amurrion eta Ohitura elkartearekin duten urteroko hitzordua errepikatuko dute. Gauzak horrela, Ostirala iritsi da! ikuskizunerako sarrerak salgai daude jadanik. 3 euro balio dute eta Kultura Etxean eskuratu daitezke. Astean zehar 09:00-13:30 eta 16:00-20:00 bitartean egongo da horretarako aukera, eta larunbatean 10:00etatik 14:00ak arte.
Bi urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharko, baina sarrera lortu beharko dute, kiroldegiko edukieraren kontrola bermatzeko. Kultura etxean sarreraren bat soberan geratzen bada, kiroldegian bertan jarriko dute eskuragarri igandean.
Ostirala iritsi da! lanarekin Porrotxek eta Marimototsek Josu Txapartegi Aramendi Txapas musikari eta irakaslea omendu nahi dute; izen bereko abestia sortu baitzuen, besteak beste. Nahi dutenek kantaren koreografia prestatu dezakete jadanik: