
Fito Skins igo zen lehenbizi oholtzara, punk rock abestien bertsio akustikoen bilduma zabala plazaratzeko. Ondoren, Herrialde Katalanetatik bertaratutako Les Testarudes taldeak hartu zuen lekukoa, eta ska doinu klasikoekin animatu zuen giroa.
Bukatzeko, Skabidean talde iruindarrak musika estilo berdinari eutsi zion, bere bost diskoetako kantak eskainiz.