
Berriki aurkeztu duten Ostirala iritsi da! lan berria taularatu zuten atzo Porrotxek eta Marimototsek Amurrioko Bañueta kiroldegian.
Ikuskizun berrian Pirritxen laguntza izan ez badute ere, Pupuk eta Lorek protagonismo handiagoa dute eta Txapas irakasle eta musikariak ere bere alea jartzen du.
Dantza, abesti eta txantxa berri askorekin batera, tartea egin zioten Amurrioko Euskaraldiko Batzordeko kideei, zeintzuek gogoratu zuten hizkuntza biziberritzeko ekimena maiatzean ospatuko dela.