
Siglo XXI taberna (Lucas Rey kalean) Errumaniako kulturaren isla izango da bihar, herrialdeko egun nazionala dela baliatuta. Berez, ostalaritza establezimenduko kudeatzailea jatorri errumaniarrekoa da eta herri europar horren musika, gastronomia eta dantza plazaratu nahi ditu.
12:00etan hasiko da jaia. Joko bakarlari amurrioarrak eta Petru Onta Zornotzan bizi den gazte musikari errumaniarrak joko dute txandaka eta antolatzailearen asmoa da giroa gauera arte luzatzea.
Horretarako, Errumaniako errezeta tradizionalak dastatzeko aukera emango du, baita dantzak ezagutzeko ere.