
Tolosako Beotibarren jokatu zen Binakako Txapelketako bigarren jardunaldia atzo. Azken txanpan partida irauli eta 22-21 irabazi zuten Larrazabal-Mariezkurrena II. bikoteko kideek Peña II-Albisuriren kontra. Izan ere, markagailua 18-21 egotetik 22-21 egotera pasatu zen partidaren azken zatian.
Iker Larrazabalek Iñaki Artola ordezkatu zuen atzoko partidan. Artolak zuntz haustura izan zuen iskioetan urriaren 25ean, Lau t 'erdiko ligaxkako partidan, Zubizarreta III .aren aurka. Hilabete eta erdi eman du programazioetatik kanpo.
Gogoratu beharra dago 4 1/2 Serie B 2024 Txapelketako finala jokatu zela azaroan, eta Larrazabalek 16-22 galdu zuela Bakaikoaren aurka, baina atzo sentsazio onak izan zituen, partida azken unean iraulita.