Kick Boxing txapelketa egingo da Amurrion abenduaren 21ean

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abe. 11a, 10:26

Hainbat borrokalari igoko dira ringera.

Irabazien ehuneko handi bat Stop bullying elkartera joango da, eskoletan jazarpen mota horren kontrako tailerrak emateko, besteak beste.

"Aiara´s fighters generation" lemapean, kick boxing txapelketa antolatu dute Chock Dee taldeak eta Stop Bullying elkarteak. Abenduaren 21ean izango da, 18:00etan, Amurrioko Bañueta kiroldegian.

Txapelketan Chock Dee taldeko 8 borrokalarik hartuko dute parte: Azkain Menoyo, Anartz Dominguez, Jorge Bengoa, John Garcia, Idoia Arzuaga, Mouad Jalkha, Alain Vicario eta Ibai Ruiz. Eta Gorobel kirol guneko Markel Ulibarri ere bertan egongo da.

Bestalde, 3 borroka profesional ere arituko dira: Anaitz Udaeta vs Ronald Diaz, Aitor Romero vs Alex Arrocha, Ibai Ruiz vs Santiago Villalba eta Omke titulu nazionaleko Aitor Romero vs Alex Arrocha.

Irabazien ehuneko handi bat Stop bullying elkartera joango da, eskoletan jazarpen mota horren kontrako tailerrak emateko, besteak beste. Aurretiazko sarrerak 18 euro balio du, eta 22 euro, berriz, egunean bertan.

Antolakuntza lanetan dabilen Ibai Ruizek Aiaraldea Komunikabideari esan dionez, oso eskertuta daude babesle guztiek eskaini duten laguntzagatik. 

Chock Dee taldea

Ibai Ruiz K-1 eta Muay-Thai diziplinetako borrokalari profesionalak 2017an sortu zuen Chock Dee ("zorte on" tailandiarrez) borroka taldea eta izen bera daraman gimnasioa. Ordutik hona hainbat sari irabazi dituzte talde horretako borrokalariek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide