Amaurre ikastetxeko ikasleek 'Coco' musikala aurkeztuko dute bihar Amurrio Antzokian

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abe. 12a, 18:15

'Lehoi erregea' musikala taularatu zuten 2022an eskolako kideek. / Aiaraldea.eus

Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek hartuko dute parte hirugarren musikal honetan. Familia guztiak gonbidatu dituzte ikuskizunaren lekuko izateko.

Ikuskizuna prestatu dute Amaurre ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek Gabonei hasiera emateko. Hain zuzen, Disney-Pixarren Coco filma ekarriko dute oholtzara bihar, abenduaren 13an, 15:30ean Amurrio Antzokian.

Ohar bidez azaldu dutenaren arabera, filmak balore unibertsal eta hunkigarriak eskaintzen ditu, "musikal batean lantzeko ezin hobeak direnak": familiaren garrantzia, tradizioekiko errespetua, ametsak jarraitzeko ausardia, eta oroitzapenen indarra. "Musikal honen bidez, gure ikasleek elkarlanean aritzeko aukera dute, emozioak ulertzen eta adierazten ikasiz, eta kultura-aniztasunaren aberastasuna ezagutuz", adierazi dute.

Gainera, hainbat onura eskaintzen dizkie, ikastetxearen hitzetan: sormena garatzea, autoestimua indartzea, talde-lanean eta komunikazioan trebatzea eta eszenatokian norberaren burua gainditzeko aukera ematea. "Cocoren mezua eta musika uztartuz, ikasleek esperientzia paregabea biziko dute, bai artistikoki eta baita pertsonalki ere", gaineratu dute.

Coco pelikula

Coco filmak Miguel izeneko mutiko mexikarraren istorio hunkigarria kontatzen du. Miguel gazteari, musikarako talentu handia duen arren, bere familiak debekatu dio musikarekin lotutako edozer.

Hala ere, Miguelen abentura musikala hasten da Hildakoen Munduan ustekabean sartzen denean, bere familiaren arbasoen sekretuak argituz eta bere ametsak jarraitzea zer den ulertuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide