
Jendez bete zen Amurrio Antzokia ostiral arratsaldean, Amaurre Ikastetxeko ikasleen Coco musikalaz gozatzeko. Izen bereko animaziozko filma egokitu zuten ikasleek, bizitza eta heriotza ardatz dituen istorio umoretsu bezain hunkigarria taularatuta. Jatorrizko pelikulako eszenen proiekzioak, koreografiak eta kantuak uztartu zituzten horretarako.
Argazkiak: Txabi Alvarado Bañares eta Amaurre Ikastetxea