Amaurre ikastetxeak mezua zabaldu du jakinarazteko bi irakasleren bilaketa abiatu duela. Bi kasuetan ezinbestekoa izango da euskarazko C1 hizkuntza eskakizuna izatea.
Berez, eskainiko dituen lanpostuak honako hauek dira:
- Biologia eta geologia klaseak emateko urtebeteko kontratua.
- Giza Zientziak irakasteko errelebo kontratua.
Curriculumak info@amaurre.eus helbide elektronikora bidali behar dira eta 945 39 35 44 telefono zenbakia era baliatu daiteke zentroarekin harremanetan jartzeko.