Goi mailako atletismoaren epizentro bilakatu da gaur Amurrio, Oinkariak Atletismo Taldeak antolaturiko Amurrioko VI. Nazioarteko Krosari esker. Guztira 700 kirolari baino gehiago bildu dira maila eta adin guztientzako lasterketetan.
Maila altuko atletak bildu dira Amurrioko zirkuitu gogor eta exijentean. Senior mailako lasterketek sortu dute ikusmira handiena. Izan ere, asko ziren irteera lerroan elkartu diren nazioarteko atleta entzutetsuak. Majida Maayouf eta Younes Kniya izan dira emakumezko eta gizonezko kategorietan garaile, hurrenez hurren.
World Athletics Silver aintzatespena lortu du kirol-probak aurten, eta horri esker koska bat egin du gora krosaren mailak. Oinkariak taldeko kideak oso pozik azaldu dira hitzorduaren harrerarekin. Atzo harrera egin zieten nazioarteko atletei, eta Pablo Mas Oinkariak taldeko kideak bere inpresioak elkarbanatu zituen Aiaraldea Komunikabidearekin:
Amurrioko Krosean parte hartuko duten nazioarteko atletei harrera egin diete udaletxean.
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) December 21, 2024
Pablo Masek (@oinkariak) kirol hitzorduaren inguruko xehetasunak eskaini ditu pic.twitter.com/yBHlVL0eap