Jose Maria Basualdo Ziklokros Sari Nagusia lehiatuko da Amurrion urtarrilaren 4an

Oihane Ozaeta Fernandez 2024ko abe. 27a, 10:51

Amurrioko talde berriaren aurkezpena. / Aiaraldea.eus

Urtarrilaren 3an, ostiralean, txikienek aukera izango dute El Reforreko zirkuituan lehiatzeko, 16:00etatik aurrera.

Urtarrilaren 4an ziklokrosaz gozatzeko aukera egongo da Amurrion. Izan ere, Kuskumendi Mendi Bizkikleta Taldeak Jose Maria Basualdo Ziklokros Sari Nagusia antolatu du Refor kirolgunean. 

Zirkuitua aurtengoaren oso antzekoa izango dela azaldu zuen Iñaki Pinedo Kuskumendiko arduradunak atzo egin zen aurkezpenean, baina aldaketa batzuekin: "Box gunea tenis pistaren beste aldera aldatu da eta jaitsiera berri bat egongo da, baina irteera eta zirkuitua bera berdin mantenduko dira".

9:30ean hasiko da eguna, eta ordu horretan Master 30/50/60-ak arituko dira lehiatzen. Jarraian, 10:30ean, Master 40ren txanda izango da, eta 11:30ean, berriz, kadeteena. Goizeko zatiari amaiera emateko podiumera igoko dira irabazleak 12:15ean.

Eguneko bigarren txanpa 13:00etan hasiko da Junior kategoriarekin. 14:00etan emakumezkoen Elite/U23 arituko dira, eta 15:30ean gizonezkoen Elite/ U23. 16:45ean podiuma egongo da, eta horrekin amaituko dute eguna.

Etorki-Kuskumendi CX Taldea, emakumezkoen lehena

Atzoko aurkezpenean emakumezkoen lehen taldearen berri eman zuen Iñaki Pinedo Kuskumendi Mendi Bizkikleta Taldeko arduradunak: Etorki-Kuskumendi CX Taldea.

Lasterkariek modalitate honetan behar duten estaldura bermatzea da talde hau sortzearen helburua, Amurrio Antzokiko ekitaldian azaldu zutenez. Bost kidek osatzen dute taldea: Lukene Trujillano, Maitane Arana, June Sanchoyerto, Lierni Aldaiturriaga eta Nahia de Miguel.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide