Ehunka lagun bildu zituen atzo J.M Basualdo Sari Nagusiak Amurrioko Refor kirolgunean. Goizetik arratsaldera arte luzatu ziren probak. Master 30, 50 eta 60 kategorietako kideak lehiatu ziren lehenbizi, eta ondoren iritsi zen Master 40, Kadete, Junior eta 23 urte azpiko Elitekoen txanda.
Eguraldia lagun izan zuten parte hartzaileek, baina lokatzez betetako ibilbide malkartsuari egin behar izan zioten aurre. Zaletuak zelaietan barrena jarri ziren kirolariei animoak ematen, eta Kuskumendiko kideek jarritako txosna baliatu ahal izan zuten indarrak hartzeko.
Kevin Suarez Fernandez eta Sofia Rodriguez Revert gailendu ziren Elite kategorian, baina eskualdeko zenbait kirolari nabarmendu ziren atzoko probetan. Iñaki Carro Meabek bigarren postua erdietsi zuen Master 30 kategorian, Hodei Muñoz Gabiña hirugarren geratu zen 23 urte azpikoen gizonezkoen Elite kategorian eta Mirari Gotxi Olartekoetxea seigarren emakumezkoen Juniorren artean.
Hemen ikusi daitezke sailkapen guztiak.
Hasi da J. M Basualdo Ziklokros Sari Nagusia Amurrioko Refor kirolgunean, @kuskumendimtb -ren eskutik
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 4, 2025
Informazio+👉 https://t.co/Wdq51flIgB pic.twitter.com/abIhM9ipWJ
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez eta Txabi Alvarado Bañares