
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako arkulariak Amurriora etorri dira asteburuan, Euskadiko Arku Tiroketa Txapelketan parte hartzeko. Larunbatean, arku konposatuko eta arku kurbatuko modalitateak lehiatu ziren eta gaur, igandean, arku biluzia, tradizionala eta longbow-aren txanda heldu da. Parte hartzea handia izan da bi egunetan zehar.
Euskadiko Arku Tiroketa Txapelketa jokatzen ari dira Amurrion pic.twitter.com/gOwaG1BYaz
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 12, 2025