Putxera Lehiaketa egingo dute lehenbizikoz aurtengo San Anton azokaren egunean

Maider Ramirez Martin 2025ko urt. 13a, 14:00

Enkatea da azokako jarduerarik deigarrienetako bat. / Aiaraldea.eus

Igande honetan egingo dute azoka eta, ohi bezala, hainbat ekintzaren artean enkanteak izango du protagonismorik handiena. Bildutako dirua DANAk Valentzian kaltetutako pertsonei laguntzera bideratuko da. 
 

Urtarrilaren 19an, igandez, egingo dute aurten San Anton azoka Amurrion. Goizean  luzatuko da egitaraua eta, ohi bezala, 12:30ean izango da tokiko produktuen enkantea. 

Aurten gainera, Putxera Lehiaketaren lehenengo edizioa egingo dute. 9:00etan hasiko da Kultur Etxearen aurrean eta parte-hartzaileek 13:30etik 14:00ak bitarteko tartean aurkeztu beharko dituzte.

Hiru sari banatuko dituzte putxera onenentzat: lehenengo saria 150€ eta txapela izango dira, bigarrenak 100€ eta tokiko produktuen lote bat eramango du eta hirugarrenarentzat tokiko produktuen lotea egongo da. Txerriaren zozketa eta gero iragarriko dituzte sarituak. 

Azoka egunaz gain, Amurrioko San Antonen Lagunen Elkarteak aurreko egunetan ere hainbat jarduera antolatu ditu. Jarraian ikus daiteke egitarau osoa:

Urtarrilak 17, ostirala

12:00 // Meza baselizan 
18:00 // Juanjo Hidalgo arkeologoarekin San Anton ermitaren historiari buruzko hitzaldia, baselizan bertan. 

Urtarrilak 18, larunbata

19:00 // Meza Asperen abesbatzak kantatuta baselizan. 
20:00 // San Anton lehenengo pilota txapelketa udal pilotalekuan, afizionatu mailan. 

Urtarrilak 19, igandea 

09:00 // Lehiaketaren hasiera Kultur Etxearen aurrean. 
10:00 // Merkatuaren irekiera.
 
12:00 // Otxote Ugarteren emanaldia. 
12:30 // Bertako produktuen enkantearen hasiera. 
13:30-14:00 // Putxeren aurkezpena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide