
Ondare Higiezinen gaineko Zergaren igoera ez dela bidezkoa iritzita, mobilizazio berria egin zuen atzo herritar talde batek Amurrioko Juan Urrutia plazan. Konponbidea eskatzeaz gain, herritarrek adierazi zuten eztabaida publikoa bultzatu nahi dutela udal gobernu taldearekin.
Horretarako bi bide lantzen ari dira. Alde batetik, urtarrileko udalbatzara joko dute, eztabaida gune horretan zergaren igoerari buruz galdetzeko.
Gainera, sinadura bilketa abiatu dute (atzo hainbat amurrioarren babesak jaso zituzten) bilera publikoa egiteko Txerra Molinuevo alkatearekin, euren argudioei erantzun ditzan.