Modu jendetsuan ospatu dute San Anton azoka eta enkantea, antolatzaileek Urrezko Guk aitortza jasoko dutela jakinda

Aitor Aspuru Saez 2025ko urt. 19a, 14:10

San Anton azoka eta enkantea modu arrakastatsuan ospatu dituzte gaur goizean eta eguerdian. Ekoizle eta herritar ugarik parte hartu dute, herrigunea beteta, eta ia 40 putxera ere egin dituzte, antolatutako lehen lehiaketan. 

Amurrioko herrigunea jendez gainezka egon da gaur goizean San Anton azokari esker. Salmenta postuek, musikariek, txosnak eta enkanteak herritar mordoa erakarri dituzte, baita eguraldi eguzkitsuak ere.

Ekimenaren antolatzaileek berriki jakin dute Urrezko Guka jasoko dutela eta Amurrioko jaietako pregoilariak izango direla. Positiboki baloratu dute aitortza, eta baita umorez ere. "Ez dakigu behingoz erretiratu gaitezen den", aipatu du Imanol Arberasek enkantean.

Hain zuzen, ekimen horretan eskuratutako dirua Valentziako uholdeen kaltetuen alde bideratuko dute.

Berritasun moduan, gaur putxera lehiaketa egin dute eta ia 40 aurkeztu dituzte parte-hartzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide