
Aiara Gazte Music Fest jaialdia egingo da gaur arratsaldean Amurrio Antzokian. Eskualdeko bost talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera 20:00etatik aurrera: Cuatro Bancos, Gwa Ya, Belgorri, Matx eta Deriba. Aiaraldea Komunikabideak zuzenean emitituko du ekimen osoa eta hemendik jarraitu ahal izango da.