Autonomian heztea da Aresketa Ikastolak abiatu berri dituen jardunaldien helburua

Erredakzioa 2025ko urt. 28a, 14:20

Katekesi Aretoan dira hitzaldiak.

Atzo Vega Martin hezitzaileak hartu zuen hitza eta gaur Cristina Sahuquilloren txanda helduko da. Bihar eta etzi jarraituko dute hitzaldiek Katekesi Aretoan.

Nor naiz, nora noa? izenburuarekin, Aresketa Ikastolak berriro antolatu ditu Hezkuntza Jardunaldi Irekiak, jadanik XXIV. ediziora heldu direnak. Aste honetan dira hitzordu guztiak 19:00etan Katekesi Aretoan eta hitzaldien helburua da adingabeen autonomia lantzea hezkuntzaren bitartez.

Atzo izan zen lehen saioa. Hezkuntza sortzaileari buruz mintzatu zen Vega Martin, Diraya adierazpen tailerretako zuzendaria.

Gaur, aldiz, Cristina Sahuquillo familien laguntzarako hezitzaileak hartuko du hitza jolasterapiari buruz solasteko. Bere kasuan, nerabeen hezkuntzan zentratuko da.

Biharko saioa berezia izango da, ez baita hitzaldi hutsa izango. Hain zuzen, Aitor Aritzeta EHUko Psikologia Fakultateko doktoreak autoezagutza edota funtzionamendu neuropsikologikoan sakonduko du, baina berarekin ZuTaBiok antzerki taldea ere egongo da. Antzezlan txikiekin lagunduko dituzte azalpenak.

Azkenik, Ibone Ruiz de Velasco psikoterapeutak haurren buru osasuna jorratuko du. Terapia narratiboan aditua da Ruiz de Velasco. Bere ustez, ezinbestekoa da buru osasunerako oinarri sendoak jartzea txikitatik, haurrek autonomia izan dezaten eta arazoei aurre egin diezaieten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide