
Pertsona bat zauritu da gaur goizean Amurrion jazotako istripuan. Ertzaintzak azaldu duenez, bi zaldi zeuden Amurrio eta Arespalditza arteko errepidean, eta auto batek horietako baten aurka jo du. Gidaria Galdakaoko ospitalera eraman dute, baina zauri arinekin. Zaldiaren egoeraren inguruko informaziorik, aldiz, ez dute zehazterik izan.